Martxoak 2: Nerabeen ongizate emozionalaren munduko eguna

Martxoak 2: Nerabeen ongizate emozionalaren munduko eguna

Kaixo, bizitzako nabigatzaile guztiak!

Sareko txoko honetan, gertutik ezagutzen dugun zerbaitez hitz egin nahi dugu: ongizate emozionala. Bai, badakigu nerabezaroan eta gaztaroan emozioen itsasoan surfeatzen duzula askotan, baina hemen trikimailuak, aholkuak eta esperientziak partekatzeko gaude, ur gainean mantentzen eta bidaiaz gozatzen laguntzeko.

 1. Konektatu zure emozioekin

Errusiar mendi emozional batean bezala sentitzen zara askotan, ezta? Ez erreprimitu zure sentimenduak, eta beldurrik gabe adierazi buruan eta bihotzean darabilzuna. Batzuetan "Nola zaude?" galdera aski da eraldatzen lagunduko gaituzten elkarrizketak abiarazteko.

 2. Zaindu zeure burua 

Garrantzitsua zara! Baliteke une egokia izatea zeure burua zaintzen hasteko. Musika entzun dezakezu, zerbait irakurri, kirola egin edo, besterik gabe, atseden hartu. Zeure burua zaintzea ez da kapritxo bat, premia bat baizik!

Abesti hau entzun nahi? 

 3. Utzi estigmak albo batera

Estigmak ezabatu behar ditugu komunitate sendoa eta solidarioa eraikitzeko. Estigmak kendu behar ditugu gainetik denok komunitatearen parte izateko, bereizkeria baztertuz. Guztiok ditugu erronkak bizitzan, eta hori onartzen badugu, gu eta gure komunitatea indartsuagoak izanen gara. Hitz egin dezagun beldurrik eta lotsarik gabe osasun mentalaz, gure kezkez, gure ondoezez, gure pozez...

 4. Eraiki harreman osasungarriak. Besteekin konektatzea haztea da

Barreak, kezkak eta ametsak partekatzea zoragarria da.

Konektatu lagun eta ahaideekin.

Zure lagun taldea eta familia funtsezkoak dira. Hurbildu laguntza eta poza ematen dizutenei. Benetako indarra konexio jatorretan dago, esperientziak partekatzean eta elkarrekiko zaintzan.

5. Ikasi ekaitzen erdian arnasa hartzen

Egun lainotuetan, gogoan izan ekaitzaren ondotik barealdia datorrela. Ikasi arnasketa edo meditazio teknikak, edo gauzak zailtzen direnean zentratuta mantentzeko lagungarri den edozer.

Probatu hemen! 

 6. Inperfekzioaren perfekzioa onartu

Inor ez da perfektua, eta hori ongi dago! Onartu zure inperfekzioak, horiei esker berdingabea zarelako. Eta inperfekzioak onartzen badituzu, zer? Ba zerbait ahaltsua ikasiko duzu: izan zu zeu, ez duzu beste inor izan behar.

 7. Laguntza eskatzearen indarra

Laguntza eskatzea ez da ahuleziaren seinale; aitzitik, indarra adierazten du.  Egoerak gainditurik sentitzen bazara, hitz egin konfiantzazko norbaitekin, ez baitzaude bakarrik.

Gogoan izan ongizate emozionalerako bidaia pertsonala dela, gutako bakoitzak bide propio bat egin behar duela. Esploratu beldurrik gabe!

 

Argibide gehiago

Baliabide batzuk dituzu hemen jolas parke emozional horretan hobeki pasatzeko (“Drogak eta Jokoa” eta “Sexualitatea” ataletan ere beste batzuk dituzu):

 

videos

Arnasa hartu "Just breathe" (Wavecrest Film)
06/03/2024

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua