Erabakiak hartzea eta kreatiboki pentsatzea

Erabakiak hartzea eta kreatiboki pentsatzea

Adinarekin, handitu egiten dira erabaki autonomoak askatasunez hartzeko aukerak, eta, horrekin batera, beldurrak handitzen dira, erabakiak hartzeak berekin baitakar horien ondorioak onartzea.

Erabakitzea kosta egiten da, baina aurrera egiteko beharrezkoa da aukerak egitea kontuan hartuta arrazoimena eta emozioa. Pentsamendu sortzaileak laguntzen ahal digu. Denak ez gara berez sortzaileak, baina denek garatzen ahal dugu gure sormena, alegia, denok izan gaitezke agertzen zaizkigun erronkei irtenbidea emateko gai.

Erabakiak hartzeak eskatzen du pentsatzea eta hitz egitea “abantailez” eta “desabantailez”, “onurez” eta “arriskuez”, bizitzako edozein arlotan. Beste pertsonekin hitz egitea lagungarria da, beren ideiak entzutea, duten ezagutza baloratzea eta beren emozioei erreparatzea (eta emozio horiek zugan eragiten dutenari).

videos

La Raíz. Elegiré
23/05/2019

Huntza, Mafalda y Tremenda Jauría. Zer Izan
23/05/2019

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua