Dolua

Dolua

Zer da dolua?

Zuretzat baliotsua den zerbaitetik edo norbaitengandik bereizten zarenean, galera bat sentitzen duzu. Dolua erantzun normala eta naturala da, galera horren aurrean.

Egunero izaten ditugu galerak, baina denak ez dira berdinak. Zenbait galerak mina eragiten ahal dizute, adibidez: etxea, auzoa edo herrialdea aldatzea, gurasoak dibortziatzea, lagun batekiko edo bikotekide batekiko harremana apurtzea edo maite duzun norbait hiltzea.

Galerak nolako intentsitate afektiboa dakarkigun, horren araberakoa izanen da doluaren intentsitatea. Maite dugun pertsona bat galtzea oso mingarria da, eta bakardadea, nahasmendua, estutasuna, tristura eta kontrolik eza sentiarazten ahal dizkigu. Baliagarria izan daiteke ulertzea zer sentitu dezakegun dolu une horietan.

Dolua ez da arazoa berez. Ez da saihestu beharreko zerbait. Prozesu naturala eta osasungarria da.

Dolua sentitzeko modua zeurea da, esperientzia indibiduala baita. Emozio batzuek antza izan dezakete zure ezagun batzuek kontatu dizutenarekin, baina beste batzuk oso desberdinak izan daitezke.

Hildakoarekin zenuen harreman motak eragina izanen du dolua bizitzeko moduan: harreman ona al zenuen? bat-batean hil zen? gaixotasun luze eta mingarria izan al du? Desgaitasunik ekarri dio?

videos

Tok Tok DOLUA (NGI Gazteria)
18/05/2023

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua